Gure ibilibidea

Irailak 28

Kaixo! Bego, Ibon eta Olatz gara. Nahiko berria da guretzako blogaren mundu hau baina nahiko ondo moldatu gara hasierako blogaren irudia kudeatzeko. Poliki-poliki, sarreran sartzen joango gara eta ondo koordinatuko garela uste dugu.

Hasiera batean bideoak igotzeko arazoak izan ditugu eta apurtxo bat desesperatu garen arren, aurrera egin dugu oztopoa era egoki batean gaindituz.


Pazientziaz hornitu beharko gara aurrerago izango ditugun arazoak konpontzeko baina seguru gaude blog on bat sortu ahal izango dugula.


Urriak 19

Kaixo! gure bigarrren eguna da eta gaur argazki polit bat igoko dugu ezagutu gaitzazuen. Hemendik aurrera gure mutila ez da egongo gurekin bloga aurrera ateratzeko, patagoniara joan delako. Faltan botako dugu baina espero dugu kanpoan egongo den hilabete honetan asko disfrutatzea. Gu bitartean bloga aurrera ateratzen saiatuko gara.

Gaur gure blogean orrialde berriak egiten ikasi dugu. Gure portfolioa eguneroko sarreretatik banatzea lortu dugu, orrialde berri bat eginez. Hemen gure ibilbidea kontatzen joango gara. Orrialde printzipalean, aldiz, interesgarriak diren gauzak argitaratzen joango gara, adibidez, aurreko saioan ikusitako googleren aplikazioak. 

Momentuz nahiko galduta sentitzen gara blogaren kontu honekin. Trasteazten jarraitu beharko dugu bloga erabiltzen ondo ikasi ahal izateko, baina horretarako, pazientzia behar dugu.

Urriak 26

Egun on! Gaur gure hirugarren eguna da eta berriro ere Bego eta Olatz gara, Ibonek kanpoan jarraitzen duelako.

Gaur gure blogean abestiak igotzen ikasi dugu, eta adibide bezala bat igo dugu. Baita ere, konfigurazioaren bitartez, bloga egiten gauden hirurok bakoitza gure gmailetik blogera sartzeko autorizazioa izatea lortu dugu. Hasiera batean honekin zenbait arazo izan ditugu, izan ere, administratzailea ez zen gmailetik blogaren zenbait ezaugarri ezin genituen aldatu (adibidez, orrialde honetan idatzi), baina administratzaileak dituen baimenak guztiok izatea lortu dugu, eta orain bai, guztiok aukera berdinak ditugu blogean ibiltzeko, baina bakoitza gure gmailetik.

Beste alde batetik, gaurko klasean wiki-ari buruz hitz egin dugu, eta Modulu Lanean erabiltzen dugu taldekideen artean informazioa pasatzeko.Gero Josuneren wikian sartu gara blogaren gidoia irakurtzeko, eta bertan, blogean zer egin eta zer sartu behar den  ipintzen du. Bertan, gauza berri batzuk ikusi ditugu marquesina adibidez, hurrengo astean ikusiko ditugunak.  Gainera, creative common zer den bilatzen ibili gara, baina ez dugu aurkitu. Feeda egin dugu eta nahiz eta zailtasunak izan ditugun, azkenean lortu dugu gure blogean argiaren web orrialdeko artikuluak ikustea. Gadget berriak jarri ditugu, arrainak, egutegia... eta poliki poliki beste batzuk jarriko ditugu. Azkenik beste blogen jarraitzaileak egin gara eta gure blogean jarraitzaileak ditugu. Gaur gauza asko egiten ikasi dugu, hasieran nahiko gorapilatsua eta zaila iruditu zaigu, baina pazientziarekin eta gure lankideen laguntzarekin aurrera egin dugu.  
hona hemen ikasi dugun gauza bat, abestiak ipintzea. El Rey Leon - Hakuna Matata

Powered by mp3skull.com

Gero eta denbora gehiago eman bloga arakatzen, gero eta hobeto ezagutzen dugula esan dezakegu. Esan beharra dago gaur apur bat desesperatu garela blogaren kontu honekin, ez genekielako zelan konpondu autorizazioarena, baina azkenean, lortu dugunez, pozik gelditu garela esan dezakegu.

Azaroak 2

Kaixo! Gaur talde guztiaren artean hausnartzen egon gara ikasgaiari buruz, blogari buruz, klaseak aurrera eramateko metodologiari buruz, etab.  Gure ustez gauzak ondo doaz orain arte bezala. Pozik gaude lan egiteko moduarekin eta asko ikasten ari garela esan behar dugu. Bloga egiten hasi ginenean ez geneukan ideiarik, Ibonek soilik ulertzen zuen apur bat gaiari buruz, baina orain Ibon kanpoan dagoela guk ere zertxobait kontrolatzen dugula esan dezakegu.

Gaur, egutegia aldatu dugu eta urriko egutegia azarokoagatik aldatuz. Gainera, blogaren diseinua aldatu dugu eta gehiago gustatzen zaigun diseinu bat ipini dugu. Ondoren blogean ikertzen aritu gara eta erloju bat ipintzea lortu dugu. Hasieran ez genekien gadget hori ipintzeko non kopiatu behar genuen helbidea, baina azkenean, interneteko horri batean irakurri dugu nola egiten den eta gustatu zaigun erlojua aukeratu dugunean, ipini egin dugu. Interneten bilatzen jarraitu dugu eta gadget desberdinak ikusi ditugu eta gure blogari batzuk gehitu dizkiogu. Alde batetik eguraldia esaten digun gadget bat gehitu dugu, eta beste alde batetik arratoiari jarraitzen dioten letra batzuk, "Bienvenidos" ipintzen duena. Azkenik musika entzuteko iPod bat ipintzen saiatu gara eta horretan gabiltza, apurtxo bat kostatu zaigu baina espero dugu beste egun batean lortzea.


Gaur oso pozik bukatu dugu klasea, emozionaturik ibili garelako gure blogean ipiuntzeko hainbat gadget aurkitu ditugulako eta ikasi dugulako nola ipini. Horretarako internet bilatu dugu zein gadget dauden eta zelan ipintzen diren, eta emozioa sentitu dugu gure blogean ipintzea lortu dugunean. Esan behar dugu, beraz, gaurko eguna asko gustatu zaigula.


Azaroak 9

Aurreko egun batean egin behar genuen lana IT txartelari buruz izango zela erabaki genuen. Gaur IT txartelaren inguruan lan egingo dugun guztiok elkartu gara, eta bakoitzak IT azterketetan galdetzen diren programa bati buruz egitea erabaki dugu. Klasean IT txartela landuko ez dugunez, gure kabuz programa horien inguruan informazioa bilatzea, nola erabiltzen diren ikastea gero gainontzekoei azaltzeko da gure helburua orain. Word, google docs eta paint programak aukeratu ditugu, eta horien artean gure taldeari paint tokatu zaigu. Eskolako ordenagailuetan dagoen paint programa sinpleegia iruditu zaigu, horregatik aurreratuago zen bat deskargatzen saiatu gara, baina ezin izan dugu hau egin horretarako administratzaileak izan behar garelako. Azkenean, microsoft office picture manager programa zabaldu dugu eta trasteatzen egon gara. Hau paint baino konplexuagoa da,  eta momentuz esan behar dugu ez dugula oso ondo ezagutzen honen erabilera. Halar ere, trasteazten jarraituko duigu nola funtzionatze duen ulertzeko eta gainontzekoei azaltzeko kapaz izateko.

Beste alde batetik, gaur gure lagun eta blog honen jarraitzaile den Nerea Rementeriaren urtebetetzea da, horregatik hemendik ZORIONAKKKKK! esan nahi diogu, eta horretarako bere argazki bat igo dugu, eta paintean irudi bat egin diogu. 

Azaroak 23

Kaixo berriro ere! Gaur aurkezpena egin aurretik dugun azken eguna da. Horregatik prestatzen egon gara. Paint, picture manager eta gimp programak erabiltzen egon gara, eta esan behar dugu momentu batzuetan desesperatu egin garela oso aspergarria iruditu zaigulako programa hauekin trasteatzen ibiltzea nola funtzionatzen duten ikasteko. Denbora nahiko eman dugu programak nola funtzionatzen duten ikasi nahian, baina gimp eta picture manager oso konplexuak iruditzen zaizkigu. Hala ere, programa hauek dituzten gauzarik erabilgarrienak ikasten saiatu gara, hurrengo egunean gainontzeko kideei azaltzeko.

Ondoren, IT azterketetan ateratzen diren programa azaldu behar ditugun pertsona guztiak elkartu gara eta aurkezpena nola antolatuko dugun erabaki dugu, eta galderak egingo ditugun konkurtso antzeko bat prestatzea erabaki dugu. Ideia hau asko gustatu zaigu azalpenak era dinamiko eta entretenigarri batean emango ditugula uste dugulako.

Azaroak 30

Azkenean, aurkezpen eguna heldu da. Lehenik eta behin Movie Maker azaldu behar zuten taldea atera dira aurkezpena egitera. Esan behar dugu hasiera batean aurkezpenak aspergarriak izango zirela uste genuela, baina lehenengo aurkezpen honek harritu gaituela. Movie Maker erabiltzea oso erraza dela ikasi dugu, hasiera batean zaila zela pentsatzen genuen arren. Azaltzeko izan duten era asko gustatu zaigu, ipuin bat asmatu dutelako eta horren bideo bat egin dutelako.

Aurkezpena egin dugun bigarren taldea gu izan gara. Lehenik eta behin Word programaren inguruko galderak hasi dira, ondoren paint, gimp eta picture manager inguruko galderak, eta azkenik Google docs inguruko galderak. Esan behar dugu gure aurkezpenean bertan asko ikasi dugula ere. Word programak dituen hainbat gauza ezagutzen ez genituen eta gure aurkezpena entzuten eta ikusten ikasi egin dugu, adibidez: aurkibidea, grafikoa... Ondoren gure aurkezpenaren zatia izan da, eta azkenik, google docs programari buruzko galderak. Hauekin ere nahiko ikasi dugula esan dezakegu, hasiera batean ez genekielako nola erabiltzen zen programa hau. Orain, aldiz, programa erabiltzen hasteko hasierako ideia bat daukagu.
Azkenik, hirugarren taldea atera da bere aurkezpena egitera, power point, prezi eta glogster programen inguruan izan dena. prezi eta gloster ez genekien erabiltzen, oso programa polita eta bitxia iruditu zaigu eta gure blogan zerbait egitea honein erabaki dugu.
Amaitzeko, esan behar dugu horrelako hiru aurkezpen jarraian entzutea apur bat luze egin zaigula, baina uste genuen baina interesgarriagoa izan dela. Gure aurkezpena asko luzatu egin zaigu, baina emaitza ona lortu dugula uste dugu. Beraz, gaurko egunari ateratzen doiogun ondorioa hauxe izango litzateke: oso erabilgarria izan dela, asko ikasi dugula, eta pozik atera garela.

Hauek dira gure aurkezpenean gainontzeko kideei egin dizkiegun galderak:

WORD
1- Orri batean jarri “lehenengo titulua”, beste orri batean “2 titulua”. Orain aurkibide bat egingo dugu.
2. Nola sartu ahal dituzu koadroak worden eta barruan idatzi??eskema kontzeptual bat egiteko adibidez?
3.Nola hautatzen da word-en jadanik diseinatuta dauden portadak?
4.Nola ezarriko genuke argazki prediseinatu bat, eta argazki horri nola kenduko genioke kolorea umeek margotu dezaten?
5.Egin dezakezue grafiko bat enuntziatua hau izanik: Inkestaren arabera, %50-ak kirola egiten du egunero, %30-ak astero eta gainontzekoek inoiz ez. 
6.Minuskulaz idatzita dagoen testu bat zelan pasatu daiteke maiuskulara pausu batean?

GOOGLE DOCS
1.- Hasteko, non sartu behar gara Google Docs erabiltzen hasteko?
2.- Google Docs-ek dokumentuak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko aukera ematen du. Baina, nola itzul daiteke hizkuntza batetik bestera?
3.- Zelan ipini daiteke web helbide bat jarraian bere edukietara joateko aukera emanez? 
4.- Nola konpartitzen dira dokumentuak?
5.- Google Docs aplikazio desberdinez osatuta dago, adibidez, dokumentuak sortzeko aplikazioa, word antzekoa. Zein aplikazio motak ditu eta non klikatu behar da?
6.- Nola bihurtu daiteke powerpoint bat beste formatu batean?

PAINT
1. Nola margotzen da irudi bat paint-ean?
2. Ordenagailuan dagoen paint atzeratuta geratu da ez dago paint berriagorik?
3. Irudi bat eraldatzeko zer programa erabili dezakegu?
4. Zer da gimp?
5. Zer nolako erabilera emango diegu programa hauei klasean?
6. Antzeko programarik al dago?

Abenduak 7

Gaur gure azkenengo eguna da, beraz , hau da, gure azkenengo sarrera.
Gaur blogari azkenengo pintzeladak eman dizkiogu eta amaitutzat eman dugu. Prezin sartu gara gure blogaren sarrera egiteko, bertan gure blogan dagoena azaldu egin dugu, prezi erabiltzea nahiko zaila iruditu zaigu inoiz ez dugulako erabili baina lankideei esker lortu egin dugu egitea. 

Blogaren apainketak aldatu egin ditugu eta gadget batzuk aldatu egin ditugu. Amaitzeko gure taldearen autoebaluazioa egin dugu. Taldekideak banaka ebaluatu egin gara  eta gero talde moduan, oso ondo aritu garenez eta gauza asko ikasi ditugunez 9 bat merezi dugula pentsatu dugu. 

Gure bloga agurtzeko esan behar dugu oso gustora egon garela, gauza asko ikasi ditugula, ez genuen ezagutzen blogaren mundu hau, eta poliki poliki bloga aurrera eramatea lortu dugula. Guretzat bloga egitea oso motibagarria izan da, beti pozik eta gogotsu etorri gara klasera gauza berriak egiteko prest.

Amaitzeko espero dugu egunen baten honekin jarraitzea eta hemendik aurrera ikasiko duguna lagungarri gertatzea irakaskuntza munduan bolg bat egin ahal izateko.

Abenduak 11 - Ibonen Hausnarketa

Bloga egitearena komentatu zigutenean, kriston lana iruditu zitzaigun eta egia esan, dinamikoa erraza egiten saiatu arren, kriston lana izan da. Hasieran egondako klaseetan, blogaren egitura sortu genuen, gadget batzuk kokatu, testua non joango zen pentsatu, fondoaren kolore eta irudiak...detaile asko eta asko. Egitura bukatu eta gadget-ak kokatu ondoren joan egin nintzen eta hainbat aurrerapen galdu nituen.
Bueltan, egindakoa azaldu zidaten: eguneroko bat egiten ari zirela, egiten zutena idatziz eta azaleratuz. Gadget berri batzuk ikusi nituen eta klasean azaldutako aplikazio berri batzuk begiztatu genituen nik ulertu nitzan.
Egun pare bat geroago, zenbait programari buruzko aurkezpen bat egin genuen eta egia esan nahiko itxuroso geratu zitzaigula uste dut. Bukatzeko, gadget berriren bat jarri genuen amaiera moduko bat emanez gure blogari eta azkenengo sarrera idatzi zen, preziarekin gure bloga itxiz.

Esatea, nahiz eta programa eta aurrerapen batzuk galdu arren, bueltan berrikusi izan ditugula eta horietako batzuk etorkizunean erabiltzea espero dudala. Ikasitakoaren artean, 3 programa edo "ekintza" izan dira niretzako baliagarrienak: blogaren kudeaketa (bideoak eta argakiak igo, egunerokoa sortu, gadget-ak...), gmail-aren txata (etxean eta mugikorrean orain erabiltzen bait dut) eta bukatzeko prezia, honekin espero dut apurtxo bat gehiago arakatuz etorkizunean lan onak egin ahal izatea, izan ere asko harritu nau programa dinamiko honek